Barkamena eskatu behar dut blog hau jarraitzen duzuen guztioi, baina azkenengotan ez daukat gauzak igotzeko denbora askorik. Beraz, zuen artea ezagutzeko grina asebetetzeko webgune pare bat utziko dizuet! Hona hemen oso interesgarriak diren hiru webgune:
- REBEL ART - http://www.rebelart.net
Artelan errebeldeak eta barregarriak hemen, oso oso webgune ona! Nahiz eta batzutan alemanieraz idatzi... batzuk gutxienez ez dakigu alemanieraz ezebez... Gainera, gauza hauek gustatzen bazaizue, post bitxi bat egin nuela gogoratzen dizuet! http://kaliangorabehera.blogspot.com/2011/03/top-10-artista-aktibisten-taldeak.html
- UNURTH - http://unurth.com/index
Webgune paregabea! Streetsyrekin batera street art artxiborik handiena izango da. Oso bisuala gainera, ez post honen antzekoa...
- STREETSY - http://www.streetsy.com/
Hasi berri direnen eta profesionalen artean egindako street arteari buruzko webgunea. Artistekin hitz egiteko eta gaiei buruz gauzak komentatzeko primerakoak, eztabaida interesgarriak suertatzen dira askotan.
Hurrengorarte lagunak!



No comments:
Post a Comment