1. Voina
Errusiako talde aktibista dugu Voina. Haien webgunean Dmitri Prigov artista errusiarra miresten dutela aitortzen dute. Eta nahiz eta ofizialki ez esan, nahiko ideologia anarkista dute. "война" errusieraz "gerra" esan nahi du.
Informazio gehiago:
2. Improv Everywhere
Improv Everywhere Estatu Batuetako kolektiboa bada ere, mundu osora zabaldu dira bere performanceak eta proiektuak. Haien proiektu gehienak flashmobak eta performanceak dira, beti, noski, umorearekin batera egindakoak. Gainera, haien aldarrikapen nagusiena espazio publikoa benetan "publikoa" izatea da.
Proiektuen berri izateko:
70ko hamarkadaren amaieran sortu zen talde hau saturazio publizitarioaren eta zentsuraren kontra borrokatzeko. "To Exist is to Advertise" ideiarekin bat egiten dutela aitortzen dute haien manifestuan, beraz, pertsona guztiek iragartzeko (advertise) eskubidea ez duten bitartean borrokan jarraituko dutela diote. Borroka hau, gainera, esplizituki gogoan sartzen dizkiguten balore guzti horiei buelta emateko balio duela diote.
Haien webgunea:
- http://www.billboardliberation.com/
4. +- (Maismenos)
Portugaleko artista talde bat da +-. Hala ere, artista bakar bat agertzen da ia artelan eta agerpen gehienetan. "Yes we cash" eta Grândola, "Vila corrupta, terra da desigualdade" baieztapen ironikoekin definitu dezakegu haien filosofia.
- http://maismenos.net
5. Guerrilla Girls
1985ean sortu zen Guerrilla Girls, eta hortik aurrera feminismoaren aldeko borrokan gogor ibili da artea haien akzioetan tartekatuz.
Haien akzioen berri izateko:
Absurduarekin batera aldarrikapen serioenak egiten dituzte IOCOSEko taldekideak haien artelanetan. Ideologia subertsiboen alde egiten dute, eta horretarako, internet eta kaleetan kokatzen dute haien borroka.
http://www.iocose.org/
7. EPOS 257
Chekiar Errepublikakoak dira talde honetako kideak. Oso artelan bitxi eta mezu mamitsuez beterikoak egiten dituzte artistek. Dudarik gabe, toki bat merezi zuten hemen.
Haien lan gehiago ikusteko:
8. Democratie Creative
Frantziako arte aktibistaren gorakadan bere tokia hartu dute Democratie Creativeko taldekideek. Estrasburgoko kideak street arteari ematen diote flashmob edo performanceari baino garrantzia gehiago.
9. Food Liberation Army
FLAri buruzko sarrera bat egin nuen aspaldi (http://kaliangorabehera.blogspot.com/2011/02/food-liberation-army.html), eta handik aurrera ez dute ekintza edo bideo gehiagorik egin. Hala ere, egin zuten kanpainarekin aski daukate zerrenda honetan agertzeko. Talde paramilitar absurdu finlandiar honek kapitalismoaren kontrako primerako borroka egun zuten otsailean.
Haien kanpaina hemen:
- http://www.freeronald.org/
10. PMS Collective
Poloniakoak dira artista aktibista hauek. Egia da proiektu gutxi burutu dituztela, baina gutxi horiekin bere lekua lortu dute mundu honetan. Sexua eta maitasunarekin jokatzen dute beti interbentzio guztietan.
- http://pmscollective.blogspot.com/
Hurrengorarte!!










No comments:
Post a Comment