2011/11/10

Ludo, naturaren mendekua

"Mundua obratan dago
baina guk ez dugu ezer apurtu
eta euria ari du,
baina guk ez dakigu nork
eta haizea haserre dago,
baina ez dakigu norekin
eta itsasoa?
itsasoa ere haserre dago
eta izen pare bat okurritzen zaizkit
baina isildu egingo naiz
demokraziaren izenean"
Gorka Urbizu, Libre©

Naturaren mendekua heldu da, eta gure portaera ikusita, bazen garaia. Hala ere, ez dira poloak oraindik urtu. Ludo ezagutu baino ez dugu egin. Pariseko kaleetako artista dugu Ludo. Frantziarrak merezi ditugun zigorrak itsasten ditu suburbioetan, eta gutxitan bere aberritik kanpo.

Baina zein da lan horiek egiteko arrazoia? Bi baino ez ditu:
- "Trebetasun artistikoak ez dituzten pertsonei modu bisual batean espresatzeko aukera ematen die collage-ak" André Breton
- Ahal dudalako.

Eta, besterik gabe, hemen doaz artista misteriotsuaren lan pare bat:




Informazio gehiago hurrengo helbidean:

2011/11/08

Escif

Aupa peña!

Badakit konpromesu gutxi hartzen ari garela azkenengo aldian bloga berritzeko, baina saiatuko gara gutxinaka gutxinaka arte korronte berriak euskaraz argitaratzen.

Gaurkoan hainbeste miresten dugun Escif artistaren bideo pare bat ekarri ditugu, bere youtube-ko kontuan gehio dituzue, nahi izanez gero!





Gainera, benetan gomendatzen dugu Escif artistak atera duen "Muros y Paredes" liburua. Begiradatxo bat eman nion beste egunean, eta zoragarria da! Zaila da liburua aurkitzea, baina interneten saltzen dute, ondo bilatuz gero.
http://www.velvetliga.com/2010/11/escif-muros-y-paredes.html

2011/08/29

Mobstr

Aupa peña!

Beste egunean pasatu nintzen blogetik berriro eta Mobstr-en sarrerarik ez zegoela konturatu nintzen. Beraz, egun hau eskeiniko diogu. Lodreseko ekialdeko auzoetan aztarnak uzten hasi zen duela lau urte inguru, eta hortik 
aurrera graffitiaren efikazia perfekzioraino hobetzea baino ez du lortu.

Gaur egun, saturazio publizitario honetan barreiaturik gaudela, zaila da mezu txikiak jendeari helaraztea. Mobstr-ek, ordea, erraz-erraz lortzen du. Gainera, Londreseko polizien eta politikariei kritika gogorra egiteko erabiltzen ditu artelanak artista bitxi honek. Guri, noski, primeran iruditzen zaigu.




Artelan edota informazio gehiago lortzeko:

2011/06/30

Ahazturaren urrezko garaia

Ed Templeton miresten dugulako eskainiko diogu tartetxo hau 2003an argitaratu zuen liburuari: The Golden Age of Neglect. Liburuaren arrakasta ikusita erakusketa asko egin ditu azken urteetan, hala nola, Teenage Smokers edo Teenage Kissers argazki erakusketak.



Liburua Ed Templetonen 90ko eguneroko bizitza kontatzen badu ere, garai hartako skate, grunge, punk, eta hip hop subkulturetan murgiltzen diren argazkiak dira. Kritikari askok 90ko Larry Clark-a moduan definitu dute Ed Templetonen estilo hau. Argi dago, nolabait, egunerokotasunetik urruntzen direla artistaren lanak.



Argazkietan artistaren lagun eta senideak agertzeaz gain, Beautiful Loserseko kideak agertzen dira ere. Ed Templetonen hitzetan "altxor moduko bat" izan zen garai hori.


Hurrengorarte!

2011/06/29

Punk agertokia

Oso leku gutxi eskaintzen zaio beti punk estiloari, begi bistakoa da. Hala ere, agertoki politiko eta kulturala markatu zuen 70eko eta 80eko hamarkadetan. Gainera, street artearen eboluzioan berebiziko garrantzia izan du. Ikuspuntu hori jasotzen eta islatzen du StreetArt: The Punk Poster in San Francisco 1977-1981 liburuak.



Punk estetikaren Biblia dela esan dezakegu, eta punkaren filosofia, orokorrean, zaintzen duela. Peter Belsitok, Bob Davisek eta Marian Kesterrek egin dute rekopilazioa. Egileek 2010ko erakustaldi batetik atera zuten liburua egiteko ideia. Baina argi utzi behar da punk agertokiaren oso zati txikia islatzen duela, hau da, San Frantziskokoa baino ez. Ingalaterrako agertokiaz ez da arrastorik aurkitzen, eta horren falta sumatzen da.


2011/06/27

VNA-ko kideei elkarrizketa

Behin edo behin Very Nearly Almost (VNA) aldizkariari buruz zeozer argitaratu dugu blogean. Kontuz! Ez da propaganda! Aldizkaria baino ez dugu gustoko. Beraz, VNA-ko kideen lanari buruz gehiago nahi izanez gero bideoa ikustea gomendatzen dugu. Barkamena eskatzen dugu, ingelesez baino ez dugu bideoa aurkitu.


Hurrengorarte!

Bizikleta bideen arazoak

Ez zaigu normalean bizikleten inguruko gauzak argitaratzea otutzen, baina bideo zoragarri bat aurkitu dugu. Casey Neistat-ek bizikleta bideen arazoak erakusten digu modu oso bitxian.


Vimeon aurkitu ahal duzue bideoa:
http://vimeo.com/25037336

Hurrengorarte!