2011/01/26

DIY (do it yourself)

Zuk zeuk egizu edo DIY kulturak duen magia moduko hori kontatzen digu Beautiful Losers pelikulak. Bertan, gizarte honetaz aspertuta daudenen proposamenak eta lanak aurkituko ditugu. DIY azpikulturak ez du gizartetzat dugun makina handi honen kritika espero, baizik eta aktibotasuna. Zuk zeuk egizu! Eta nahi duzuna egizu. 1990 inguruan indarra hartu zuen mugimendu honek artea, musika eta edozein ekintza barneratzen du, betiere mezuekin jositako lanak badira.


Pelikulan Harmony Korine zine zuzendaria, Margaret Kilgallen, Shepard Fairey (OBEY) edo Espo  artistak agertzen dira, besteak beste. Haien lanak "skateboarding" kulturarekin, komikiekin eta indie musikarekin nahastuz azalduko dira dokumental honetan. Dokumentalaz gain, artista guztien lanak begiradatxo bat merezi dute.

Haien lanak edo informazioa eskuratzeko hemendik hasi:


Hurrengorarte!

No comments:

Post a Comment