2011/01/25

Banksy Oscar-etan hautagai

Begirada guztiak bereganatu ditu berriro Banksyk. Oraingoan, Oscar sariei esker; edo, hobeto esanda, egin duen dokumentalari esker. The Exit trough the Gift Shop dokumentala paregabea da, baina inoiz ez nuen espero izan Oscar moduko sari bat irabaziko zuenik. Ez ditut beste dokumental guztiak ikusi, baina oso onak izan beharko dira lehiari eusteko.

Berria irakurtzerakoan ondo hartu dut, baina gero zalantza bat etorri zait burura: ez al da Banksy komertzializatzen pixka bat? Ni bitartean artistaren erantzun satiriko baten esperoan nago.


http://oscar.go.com/

Hurrengorarte!

No comments:

Post a Comment