Beste artista anonimo bat baino gehiago da JR. Gaztea zela street artearen mundua ezagutu zuen eta "maitemindu" zela dio. Europa osoko street artearen tour moduko bat egin ondoren, bere lan propioak egiten hasi behar zela erabaki zuen. Lehen proiektuen artean Pariseko suburbioetako jendearen erretratuak hartzen hasi zen, haien bizi baldintza latzaz kexatzeko.
OBEYk esan zuen bezala, JR munduko artisten artean "handinahikeria" gehienetarikoa duena da. Hala ere, askok artista apalena dela baieztatu dute. Artelan guztietan gizakia den moduan baino ez du erakusten.
Proiektu esanguratsuena Women are Heroes da, dudarik gabe. Rio de Janeiroko, Phnom Penhko (Kanbodia), New Delhiko eta Nairobiko (Kenia) etxe, tren eta kamioietan emakumeen aurpegiak jarri zituen.
Informazio gehiago eskuratzeko:
Hurrengorarte!!
No comments:
Post a Comment