2011/01/31

6EMEIA

Brasilera itzuliko gara gaur ere kolore bizien bila. Hala ere, ez dugu Os Gêmeosen lanik aztertuko, nahiz eta margolan askok haien antza izan. Gaurkoan 6EMEIA izena daraman bikotea ezagutuko dugu. 6EMEIA kalea eraldatzeko modu ezberdinen bilaketan sortu zen, Augusto Anderson (SÃO) eta Leonardo Delafuenteren eskutik, la Barra Funda auzoan.





Duela asko hasi ziren estoldak margotzen, eta horretan, ahal bada, bizitza osoa emango dutela zin egiten dute. Horrekin haien xedea lortuko dutela diote, objektu txikiena ere bere aurpegi "jatorra" eta "artistikoa" duela erakustea.


Haien webgunean lan gehiago aurkitu nahi badituzue:


HURRENGORARTE!

No comments:

Post a Comment