2011/06/13

Herakut

Os Gemeôsekin gertatzen moduan, bi aurpegi dituzte Herakut ezizenez sinaturiko paretek. Hera eta Akut, hain zuzen ere. Alemaniako bi artisten konbinazioa primerakoa da. Herak lerro arinak eta askeak marrazten dituen bitartean, Akutek errealismoa ematen dio margolanari.

Ezkerretik eskumara: Hera eta Akut.

Artista hauek lortutako arrakasta ikaragarria izan da. Liburu bat atera zuten 2009an, eta hortik aurrera, munduko hormak apaintzen aritu dira. Duela gutxi AEBko udaletxe pare batek deitu zien ekialdeko kostako kaleak ordaintzeko, eta bertan ari dira orain.




No comments:

Post a Comment