2011/06/27

Barry Mcgee

Bere garaian Beatifull Losers pelikula aipatu genuen, eta baita Margaret Kilgallen ere. DIY eta folk kultura graffitiaren munduarekin lotzen zuen eremu artistikoa, hain zuzen ere. Orain Margaret-en senar polifazetikoaz mintzatuko gara, Barry McGeez.



Kaliforniako artista bada ere, New Yorken eta Estatu Batuetako beste hainbat lekutan eman ditu urteak, eta horren lekuko dira bertako kaleak. Beste artista batzuekin alderatuz gero, ezberdina dela antzemango dugu, estilo oso bereziak tartekatzen baititu. Hasiera batean "Twist" ezizenarekin hasi bazen ere, laster utzi zuen hip-hoparen mundua folkean sartzeko. Eta ondoren, indie arrastoak sumatzen hasi ziren. Argi dago Barry McGee etengabe sortzen ari dela, eta monotonia ez dela bera definitzeko hitz egokiena.



Hurrengorarte!

No comments:

Post a Comment