2011/03/01

Homeland

Street artean dabilen artista estatubatuarra da Imminent Disaster. Swoonen antzerako lanak egiten ditu, kartel modukoak eta pintzelekin eta errotulkiekin margotutakoak. Baina gaurkoan ez dugu hori erakutsiko, ez. Gaur Imminent Disasterrek Robyn Hastyk egin nahi duten proiektu berriari buruz hitz egingo dugu.



Homeland izeneko proiektu berri hau bizi eta etxe alternatiboak dituztenen fotoreportaia izateko asmoa du. Gizarteak saltzen dizkigun printzipioen alternatiba bat moduan proposatu dute bi artistek.



Bitxia da gainera argazkiak antzinean egiten ziren moduan lortu nahi dituztela. Bitxia eta zoragarria.



Artistek, gainera, Kickstarterren jarri dute haien proiektua, ahal bada, subentzioren bat lortzeko, prozesua ez baita merkea. 


Informazio, argazki edo bideoren bat ikusi nahi izanez gero:


Hurrengorarte!

No comments:

Post a Comment