Troy Davis bere heriotz zigorra beteko ote den esperoan dago oraindik. 19 urte pasa dira jadanik atxilotu zutenetik.
Troy Davis kasuari buruz asko hitz egin bada ere, bere etorkizuna oso garbia izango den ala ez ezinezkoa da jakitea. Asko irakurri eta gero, Troy Davisen aldeko argudio guztiak fidagarriagoak direla esango nuke, hala ere, bakoitzak bere iritzia izango du. Dena den, heriotz zigorraren existentzia hutsak Davisen alde jartzen nau.
Gauza da Amnesty Internationalek bere aldeko kanpaina egin duela, eta oso gauza politak lortu ditu Mentalgassi talde alemaniarraren laguntzarekin.
Informazio asko eta asko dago sarean honi buruz, beraz, kontu handiz ibili zer sinisten duzuenarekin. Baina gogoratu, edozer sinistea librea da! (edo izan beharko luke)
Badakit gai oso nekagarria izan ahal dela, baina planteamendu etiko oso handiak irakurriko dituzue informazioa bilatuz gero. Hona hemen lagunduko duten zenbait webgune:
Hurrengorarte!!!!
No comments:
Post a Comment