Duela gutxi ezagutu dut Toy Machine enpresa. Skate tablak eta arropaz gain, artelanak ere saltzen ditu, ia guztiak Ed Templetonek egindakoak. Horretaz gain, artistek pelikulak eta guerrilla kanpaina oso onak egiten dituzte. Normalean kainpainak skateboarding eta street artearen bidez egiten dituzte.
Billy Marksen diseinuetako bat.
DIY filosofiarekin hasi ziren duela urte batzuk, eta denborarekin enpresa bat sortu dute Toy Machine taldekoek. Ed Templetonek eta Daniel Lutheranek askotan aitortu dute ez zutela VANSekin, Electricekin edota Emericasekin lan egingo zuen enpresa bat sortzeko asmorik, haiek arte beharrak asetzeko talde bat baino ez zutela sortu nahi. Hala ere, gaur egungo gizarteak horretara bultzatzen duela esan, eta bizitzeko dirua ere behar dala gehitzen dute.
Toy Machine taldea.
Gainera atzo bertan konturatu nintzen duela bi urtez ditudan zapatila batzuen diseinua Ed Templetonena dela.
Hurrengorarte!
No comments:
Post a Comment