Pariseko suburbioak koloreztatzen eman ditu Seize HappyWallMakerrek azken urteak. Oihu linealetan esan beharreko guztia adierazten du. Koloreen trataera oso askea da, baina margo bizien konbinaketan datza gehienetan.
Seizek Picasso, Dubuffet eta Mondrian aipatzen ditu bere lanetan nork eragin duen erantzuterakoan. Gainera, "ikuspuntu estralurtar" baten bidez dena ezberdin eta originalago ikusi ahal duela aitortu du batzutan barre algaren artean.
Pariseko Mathgoth galeriak egingo du bere lanen erakusketa martxoan. "Geometrizazio alaiak" ikusle pila bat erakarriko dituela aurreikusita, erakustaldia ireki berri ez joatea gomendatu dute hainbat artistek.
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero:
HURRENGORARTE!



No comments:
Post a Comment