Street artearen bilakaera eta sorrera kultura mugimendu askorekin lotu dute askotan. Gaur haiei gainbegirada bat eskeiniko diegu.
Mugimendu artistiko honetan dabilen jendea kontrakulturalak diren ekintzetan parte hartu dute beti. Hori kontuan hartuta, normala da punk, hippie, underground, indie, pop artea edota hip hop subkulturekin harreman handia izatea.
HIPPIE
Hippiei buruzko ideia okerra daukagu gaur egun. Hippiak ez dira inoiz izan lorez beterik orgietan parte hartzen zuten jendea. Hippie mugimendua kapitalismoaren gorakadan sortu zen kontrakultura da. Balore politiko eta sozialak oihukatzeko beste bide bat zen, oso eraginkorra gainera.
Mugimendu honetan gauzaren bat aipatu behar bada, hurrengo hauek izango ziren: Woodstock jaialdia, Yoko Ono eta John Lennon eta Matala.
Margaret Kilgallen
Street artearen barruan Margaret Kilgallenek edota Jo Jacksonek aipatu dute behin baino gehiagotan horren guztiaren eragina haien lanetan.
PUNK
Punk mugimendua era askotan aztertu dezakegu, baina street artean izan duen eragina baino ez dugu aipatuko. Gehienbat musikak eta ideiek izan dira esanguratsuak. Ingalaterran sortu diren artista askok punkiak izan zirela aitortzen dute. Eta Alemanian Tacheles aurkitu dezakegu, bietan, street artean eta punk mugimenduan, eragin handia izan dutenak.
Tacheles, Berlin
UNDERGROUND
Underground-aren eragina musikatik dator ere. Underground-ak badu, hala ere, beste gauza bitxi bat: komikiak.
Robert Crumben marrazki bat.
Robert Crumb eta Gilbert Shelton marrazkilariak izugarrizko eragina izan dute street artean.
HIP HOP
Hip Hopak graffitiaren "sorreran" eta gorakada garaian zuen indar asko, beraz, normala da street artean eragina izatea. Tagging-ean (sinaduretan) estilo propioa sortu du, gero mugimenduaren ikono bihurtu dena.
Mear One-ren lanetako bat.
Hip hoparen eragina street artean eta graffitian hobeto ulertzeko Bomb It! pelikula ikusi.
Pop artearen eta indie kulturari buruz hurrengo batean hitz egingo dugu.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
HURRENGORARTE!!




No comments:
Post a Comment