Dran Frantziako artista bat da. Kaleetan gutxitan egiten ditu margolanak, normalean liburuak eta museoetan erakustaldiak egiten ditu. Hala ere, bere lana bikaina dela esatea gutxi izango litzateke, eta nahiz eta kalean asko ez ibili, sarreratxo bat merezi du.
Bere liburuei begiradatxo bat emateko astia eta aukera baduzue, gomendatzen dizuet egitea. Batez ere, I Love My World liburua.
Bestela, gutxienez, bere webgunetik pasatu momentu baten; diseinu oso dinamikoa eta dibertigarria aurkituko duzue!
Hurrengorarte!!!
No comments:
Post a Comment