Arteak beti bide berriak bilatu ditu gizakion beharrak eta sentimenduak azaleratzeko, eta, gaur egun, street artea bihurtu da bide "berria". Egia esan, 60ko eta 70eko hamarkadetan oinarriak eraikitzen hasi ziren hainbat artista, baina gaur egunerarte itxaron behar izan dugu street artearen esentzia bete-betean dastatzeko.
Dastamen prozesu horretan gozotasun pixka bat sartzen laguntzeko baino ez da sortu blog berri hau. Eta, noski, euskarak kalean ere presentzia itzela duela erakusteko.
Bristol-eko eta Brooklyn-eko artistek dioten bezala, up and down the street (kalian gora eta behera) ibiliko gara artean behar den bezala murgiltzeko.
Hurrengorarte!
No comments:
Post a Comment