Caledonia Dance Curry, askok Swoon bezala ezagutzen duguna, agertu da Art For Breakfast taldearen azkenetariko elkarrizketetan. Interneten gutxi aurkitu badut ere, hona hemen erreportaiaren zati txiki bat:
(Barkatu baina bideoa ingelesez eta frantsesez baino ez dago eskuragarri)
Swoonen lanak oinezko ikuslean gero eta barnerago sartzea lortzen dute, betiere bere estiloari eutsiz. Swoonek lortutakoa gutxi batzuk baino ez dute lortu: monotoniaren parte diren pertsonaiak eta ekintzak kaleko hormetan artelan bihurtzen ditu. Bizitzaren gauzarik ederrenak beste munduko ezer ez dutela konturatzen gara, berriro ere.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen kontsultatu:
Edo blogean bertan galdetu.
Hurrengorarte!
No comments:
Post a Comment