Otavio eta Gustavo Pandolfo izenak entzunda gutxi jakingo dugu; baina Os Gêmeos esanez gero, gauza aldatzen da erabat. Haien sormena ikaragarria da, amaitezina. Street artearen mundua erabat eraldatu dute joko bat bihurtu arte. 80. hamarkadaren amaieratik Brasileko edozein herritarrren heroi modukoak bihurtu dira. Bitxia da nola umeek maite dituzten haien margolanak eta eskulturak. Baina, bitxia ere, nola faveletako zein "urrezko auzoetako" lagunek goraipatzen dituzten artisten interbentzioak.
Lisboako Berardo Museoan Os Gêmeos-ek egin zuten erakusketa.
Street artearen "mundu zoragarri hori" batera aurkitu zutela aitortzen dute bikiek Cool Hunting egindako elkarrizketa batean. Haien lanak urteak igarota heldutzen joan direla diote, baina, era berean, umeen mundu bihurtzen. Estiloa nahasketen bidez lortu dute, eta beste artisten laguntzekin garatzen. Garapen prozesu horretan Blu, Barry McGee (Twist) eta Futura 2000 artistak aipatzen dituzte, besteak beste.
Os Gêmeos eta Futura 2000 artistek New Yorken egindako margolanaren prozesua.
Deigarriena lanetan erabilitako koloreak dira. Brasilen aurpegia erakusten dutela baieztatzen dute bikiek. Bien iritziz, Brasilek badu handitasun nahia, baina ezin izango ditu bere ametsak bete ez badie herritarrei ahotsa ematen.
Mezua argia da lan honetan: arau guztiak obeditzen badituzu, dibertsioa galtzen amaituko duzu.
Gehiago jakin nahi baduzu:
Edo...
blogean galdetu!
Hurrengorarte!!



No comments:
Post a Comment